XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer deritzozue hiletetako kanpai eta zuziei buruz?.

Eta gero hilobi guztiak lasai lasai hilerrian inor ez dagoenean, zenbatzuk argiak ikusten dituztela esaten badute ere? Ez al duzu inoiz argirik ikusi, Poole jauna?.

- Ez, ez dut inoiz argirik ikusi - esan zuen Poole jaunak zakarki, eta beste basokada bat eskatu zuen.

Berandu iritsi zen etxera.

Gau hartan, goiko solairuan, ohe gainean zegoen bitartean, etxe inguruan zebilen haize kexati bat sortu zen eta ezin zuen lorik hartu.

Jeiki egin zen eta gela zeharkatu zuen, horman zegoen arasa txiki batetara iritsi zen arte; tilinka egin zuen zerbait atera zuen bertatik eta kamisoiaren bularrean gorde zuen.

Inoiz ikusi al duzue zenbait elizetan hilen moduan jantzitako pertsona bat irudikatzen duen brontze zahar horietako bat?.

Modu harrigarri batez bururaino oihaldurik dagoela ohartuko zineten.

Beno, ba une hartan antzeko gauza bat ageri zen lurretik, John Poolek oso ondo ezagutzen zuen leku batetatik.

Bere ohean bota zen lasterka eta han gelditu zen, benetan geldirik.

Gero, leihoko egur zati batek zarata atera zuen.

Higuindura handiz John Poolek bere begirada haruntz zuzendu zuen.

Ai ene! Bera eta hilargiaren artean oihaldutako buru harrigarri baten itzal beltza zegoen kokaturik....

Gero, irudia gela barruan aurkitzen zan.

Lur lehor zatiskak dangadaka ari ziren.

Ahots sakon eta zahar batek honela esan zuen: Non zaude? Eta oinkadak honuntz eta haruntz entzun ziren, zailtasunez dabilen norbaiten oinkada kolokariak bezala.

Noizean behin irudia ikus zitekeen; (...).